XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joab: Aski hortan, Dabid.

Atera, otoi! eta eman soldadoeri bihotz.

Dabid: Ateratu, ateratu, nere bihotz minarekin? Ai! Abzalo nere semea!.

Joab: Zin egiten dautzut Jainkoaz: ez bazare ateratzen, ez da nihor gau huntan zurekin egonen denik; eta zorigaitz hori gaztetik gertatu zaizkitzun zorigaitz guziak baino handiagoa izanen duzu.

Azken kantua
(Dabid, Joab eta armadako aintzindariz inguratua, bai eta kantari-talde osoaz).

Nere Jainkoa
dut indarra:
Harekin noa,
ezin lerra.

Maite zaitut nik: Zu baitan, Jauna, dut indarra;
Zuri esker dut beti garraitzen gaitz oldarra.

Zu zaitut, Jauna, itsas-harroka, ihes-lurra,
nere geriza deusek ezin har, ezin urra.

Nere Jainkoa
dut indarra
Harekin noa,
ezin lerra.

Hura dut lagun, aterbe, murru, ezkin-harri
Eta etsaien kontrako indar izigarri.

Deika nago ni, on baino hobe den Jaun Horri;
Eta jausten zait, etsaietarik salbagarri.

Nere Jainkoa dut indarra:
Harekin noa,
ezin lerra.